Kantak

HAUR KANTAK


KORRU  KORRUAN

Korru, korru korruan
jolasean eta kantuan.
Korru, korru, korruan
orain dira bai kontuak.

Hanka puntaz ukituaz
Bat, bi, hiru

Behatz puntaz ukituaz
Bat, bi, hiru

Korru, korru, korruan…






JON BRAUN


Jon Braun indio txiki bat zen
Jon Braun indio txiki bat zen
Jon Braun indio txiki bat zen
indio txiki bat zen

Txiki bat, txiki bi, hiru indio txiki
lau txiki, bost txiki, sei indio txiki
zazpi txiki, zortzi txiki,
bederatzi indio txiki,
hamar indio txiki,

Jon Braun indio txiki bat zen
Jon Braun indio txiki bat zen
Jon Braun indio txiki bat zen
indio txiki bat zen 






XALALA, RIKI, RIKI

Xalala, riki, riki
xalala riki ri.
Dutxan dardaraka
ur hotzarekin.
Hartu esponja eta xaboitu
burua busti,
igurtzi, garbitu
zilbor eta titi.
Jira bira ipurdia
mugitu beti
bi oinetan bukaera
ez dago gaizki.

Xalala, riki, riki
xalala riki ri.
Dutxan dardaraka
ur hotzarekin.



RAN ROBER RAN

Ran rober ran
po, po, po, po, po, po, po po
Ran rober ran,
po, po, po, po, po, po.

Uztaiak gora gora lurretik zerura
jira alde batera eta gero bestera
ta behera behera behera
ta behera behera bai
uztai barruan preso
gelditu naiz orain jei!

Ran rober ran
po, po, po, po, po, po, po po
Ran rober ran,
po, po, po, po, po, po.



HAN ZEUDEN

Han zeuden
krokodilo
eta tximua
arratoi txiki eta
ardi zuria,
katu, oilo elefante
ez zen ezer falta
ez dakit ondo esan dudan
goazen berriro hastera.

                           




BEGIRA, BEGIRA

Begira, begira,
uztai biribila,
zertarako, zertarako?
denok jolasteko.
Barrura! Iup, iup.
Kanpora! Iup, iup.


 PINGUI

Pingui, pinguino txiki, txikia,
plist! plast!. plist! plast!
sabela txuria (bis).

Txano borobila bufanda gorria
plist! plast! plist! plast! dotore jantzia (bis).

Ur hotzetan eskuin eta ezker
plist! plast! plist! plast!
mokoa luze oker (bis).

Negua heltzean, lodi-lodia
plist! plast! plist! plast
mugitu ipurdia 


 




MARTUTENEKO TRENA

Triki-traka triki-traka
Martuteneko trena
triki-traka trika-traka
zubitik barrena
Aurretikan dabilena
aurrera dihoala
azkena datorkiguna
gelditu dadila.
U! U! U! U! U!
U! U! U! U! U!
 

 OSTIRALA IRITSI DA


Ostirala iritsi da,
iritsi da ostirala:
Pozez betetako eguna,
zatoz nirekin laguna!
mantalak etxera eta
oporrak bi egunetan,
astelehenean berriz ere
bilduko gara ikastolan
  
SAGU TXIKI

Sagu txiki sagu maite
zulotxoan gorde zaitez,
Zapik ikusten bazaitu
kris kras jan egingo zaitu.
Ez nau jango!
Jango zaitu!

 
PLISTI-PLASTA

Plisti-plasta, plisti-plaust
mela-mela eta blai-blai.
Plisti-plasta, plisti-plaust
mela-mela eta blai-blai.
Zaparrada, zipristin,
harri koskor eta buztin.
Plisti-plasta, plisti-plaust
mela-mela eta blai-blai

Bota berri ta guzti
irten naiz etxetik,
gauez egin du eta
euria gogotik.
Putzutan ez sartzeko
nire amak esan dit.
Berak esandakoa
egin behar beti.



ZUBIRI ZUBIRI

Zubiri zubiri
nongori, nongori
Nongo alkate zara zu?
Frantziako errege jaunaren
seme-alabak gara gu.
Zubi hontatik pasatzen dena
hemen geldituko dela,
hemen geldituko dela.
(Zer nahi duzu? Lorea ala marrubia?
Itsasoa ala mendia?…)

 
TXIKI TXIKIA

Txiki, txiki, txikia
ikusten naiz kalean.
Handitzen handitzen,
hasi naiz handitzen
txikia izanik
asko maite zaitut nik.

Bi begi ikusteko,
bi belarri entzuteko.

Handitzen, handitzen…

Sudurra usaintzeko,
ahoa dastatzeko.

Handitzen, handitzen…

Eskuak ukitzeko,
bi oinak ibiltzeko

Handitzen, handitzen

 
Burua pentsatzeko,
bihotza maitatzeko.

Handitzen, handitzen

 
KUA-KUA

Kua, kua, kua, kua
poliki- poliki doaz,
Kua, kua, kua, kua
poliki ahatetxoak.

 
ASTOAK AJA-JA

Astoak aja-ja
zakurrak uau-uau!
oilarrak ku-ku-rru-ku!
katuak miau-miau!

Eta kanta, kanta
kanta, kantari;
eta dantza, dantza
dantza, dantzari.
Eman, eman, eman bai
danborrari,
eman, eman, eman bai
turutari..

Gaur arratsaldean abere denak
menditik zelaira etorri dira. (bis)

Eta kanta, kanta…

Astoak ostikoz, zakurrak hozka,
oilarrak mokoka, katuak zarpa!

Eta kanta, kanta…

Astoa beheraka, zakurra gora,
oilarra hegan, katua jiran. (bis)

Eta kanta, kanta…


TXAKUR BAT EROSI DUT

Txakur bat erosi dut
uau, uau, uau,
merke azokan,
zikina zegoela,
zikina zegoela,
eta sartu dut baineran

Uau, uau, uau, uau,
txakur bat erosi dut
merke azokan.

Baineran sartu eta
Uau, uau, uau,
dabil uretan, trago bat egin eta
trago bat egin eta
ia ito zait baineran.

Uau, uau, uau…..

Garbitu eta gero
uau, uau, uau,
ongi lehortu
arkakuso txolinak
arkakuso txolinak
itota dira geratu

Uau, uau, uau…

Txakur bat erosi dut
uau, uau, uau,
merke azokan
ilundu zaigu eta
ilundu zaigu eta
alfonbran jarri dut lotan

Uau, uau, uau…


AZOKARA

Behin joan nintzen
azokara,
erosi nuen
txakurra.
Txakurrak guau guau,
nik xaxa berari
eraman nuen etxera….


 PINTTO PINTTO

Pintto Pintto gure zakurra da ta,
Pintto Pintto bere izena du.

 
Txuri-beltza da ta
ez du koska egiten.
Begi bat ixten du
jolastu nahi badu.

Pintto Pintto…

Belarriak luze
isatsa jostakin.
Kalera irteteko
beti presarekin.

Pintto Pintto…

Gure txakurtxoa
ez da ehiztaria.
Bere lagun ditu
txoritxo guztiak.

Pintto Pintto…

Zaunkaka hastean
gaiztoa dirudi
Exakatu ezkero
doa beti ihesi.

Pintto Pintto…

Saguak harrapatzen
trebea ez dugu.
Haiek ikustean
ihes egiten du.

Pintto Pintto…

Txuri-beltza da ta
ez du koska egiten.
Begi bat ixten du
jolastu nahi badu.

Pintto Pintto…

 



ZIRKO BAT DATORKIGU

Pra-pra! Pra-pra!
Tzunpa, tzunpa, tzun!
Pra-pra! Pra-pra!
Tzunpa, tzunpa, tzun!
Zirko bat datorkigu,
Kaletik ikusi dugu.
Tzunpa, tzunpa, tzun!
Atzetik joango gara gu.

Aurretik elefanteak,
mugituz sudur luzeak.
Dunba, dunba, dunba, dun!
Ipurtandiak astinduz.

Pra-pra!…

Lehoiak kaiolan doaz,
begira gaude ikaraz,
haien hagin zorrotzak!
Saltoka daukat bihotza.

Pra-pra!…

Tximino bat komerika,
lurretik dabil jiraka.
Barrez gaude begira.
Gure beldurrak joan dira.

Pra-pra!…

Algaraz eta oihuka
hemen datoz pailazoak
haur artean banatuz
puxikak eta muxuak.

 Pra-pra!…

 
TXIMELETA MENDIAN

Tximeleta mendian
lore baten gainean,
hegoak geldi zeuzkan
gaixoturik zegoan.

Tximeleta bakarrik,
tximeleta tristerik.
Nork nahi luke sendatu
tximeletatxo hori?

Tximeleta mendian…

Lorez lore hor dabil
burrun-burrun erlea.
Ikusiko ote du
tximeleta gaixoa?

Tximeleta mendian…

Erleak ikusirik
tximeleta gaixorik,
“nik sendatuko zaitut”
dio tximeletari.

Tximeleta mendian
lore baten gainean.
Poz-pozik esan zion:
“mila esker erlea”.

Erlea badijoa
bere erlategira,
tximeletatxoarentzat
eztia ekartzera.

Tximeleta mendian…

Etorri zen erlea
ezti goxoz betea,
ezti hartatik jaten
tximeleta hasi zen.

Tximeleta mendian…

Bi hegotxoak laster
hasi ziren mugitzen.
Erleak tximeleta
eztiz sendatu zuen.

Tximeleta mendian
lore baten gainean.
Poz-pozik esan zion:
“mila esker erlea”.

 
UDABERRIAN KANTUZ

Udaberrian kantuz,
Kuku jaunak kuku.
Leihoa zabaldurik
gelan sartu zaigu.

O-la-rai!
Olarai, lailia,
Olarai, kuku!
Olarai, lailia,
Olarai, kuku!
Olarai, lailia,
Olarai, kuku!
Olarai, lailia lai.

O-la-rai!
Olarai, lailia,
Olarai, kuku! Kuku!
Olarai, lailia,
Olarai, kuku! Kuku!
Olarai, lailia,
Olarai, kuku! Kuku!
Olarai, lailia lai.


PARISTIK NATORREN


Paristik natorren
Artista bat naiz ni.
Paristik atoren
Artista bat haiz hi.
Ondo jotzen det!
Baita guk ere!

Danborra nik jotzen det!
Pron, pron, pron, …

Paristik natorren…

Txindata nik jotzen det!
Txindata, txindata, …
Pron, pron, pron, …

Paristik natorren…

Biolina nik jotzen det!
Tiriri, tiriri, …
Txindata, txindata, …
Pron, pron, pron, …

Paristik natorren…

Turuta nik jotzen det!
Tururu, tururu, …
Tiriri, tiriri, …
Txindata, txindata, …
Pron, pron, pron, …

Paristik natorren…

Dunbala nik jotzen det!
Dunbala, dunbala, …
Tururu, tururu, …
Tiriri, tiriri, …
Txindata, txindata, …
Pron, pron, pron, …






ARRE ARRE MANDOKO

Arre, arre mandoko
bihar Tolosarako
etzi Iruñarako
handik zer ekarriko?
zapata eta gerriko
zapatak norendako



TXALO PIN TXALO

Txalo-pin txalo
Txalo-pin txalo
Katutxua mispilla
gañian dago
Badago, bego,
bego, badago,



LOTAN NAGO

Lotan nago,
begiak itxita (bis)
rin eta rin
ezin lorik egin!
Rin eta rin
ezin lorik egin!
Esnatu naiz pijama jantzita,
esnatu naiz pijama jantzita,
Rin eta rin 
ezin lorik egin!
Rin eta rin 
ezin lorik egin!
Zrata asko banoa korrika
zarata asko banoa korrika,
Rin eta rin
ezin lorik egin!
Rin eta rin 
ezin lorik egin! 
Lotan nago,
begiak itxita (bis)
Rin eta rin
ezin lorik egin! (bis)
........





SORGINA PIRULINA

Sorgina pirulina
erratza gainean
ipurdia zikina
kapela buruan.

Sorgina, sorgina
ipurdia zikina
tentela zara zu
ezetz harrapatu!





SALTOKA

Saltoka, saltoka
nabil ni gustura
salto eta salto
bat sartu arte.

Sartu dadila (…)
eta biok elkarrekin
salto eta salto
bat irten arte
eman zazu buelta
eta irten zaitez.




KLIN KLAN

Klin, klan, klin, klan
euri tantak, euri tantak.
Klin, klan, klin, klan
euri tantak kaleetan.


TXERRIKUMEAK

 Txerrikumeak
Txerrikumeak
Txerrikumeak gara gu
Ta egiten dugu
Ta egiten dugu
Kurrin ,Kurrin,Kurrin 


TXORI TXIKIA

Txori txikia negarrez ari da
Txio txioka amari deika (bis)
Goizean Goiz abitik ihes egin du
Iluntzean basoan galdu zaigu
Txio,txio


TRAKTORE BATEN GAINEAN

Traktore baten gainean eaeao
Gizon/lagun/amona...dabil lanean eaeao
Txakurrak uau uau
Katuak miau miau
 Oilarrak kukurruku ...( sartu nahi dituzun animaliak)
Trakture baten gainean eaeao


IKUSI IKUSI HAN

Ikus ikusi han
Teilatu gainean
Kriston aberea
Teilatu gainean
Tronpa du aurrean
Izatza atzean 
jajajaja elefantea da






TOPE TOPE TOMASA

Tope tope tomasa
Hau da eskuen martza
Tope tope tomasa
Basotik dabil artza
Han goian dago eguzkia
Errekan zubia
Tirrinkaz doa gurdia
txis pun   
Txapliguak



KUKU-KUKU 

Kuku-kuku
Bi esku ditugu (bis)
Txatxatxatxatxatxatxa eskuak txaloka
Txitxitxitxitxitxitxi eskuak itxi (bis)
Kuku-kuku
Bi esku ditugu (bis)


ERAGIOZU


Eragiozu esukuxoari
eskutxu txiki  polit horri.
Lenengo bati, gero besteari
eskutxo txiki polit horri 


PITXITXI KATUA


Gure katua pitxitxi
lo eta lo dago beti.
Saguak daude etxean,
gure etxeko sukaldean,
hiru sagu txiki dantzan, 
ta gure katua lotan



ITSASONTZI BATEN

Itsasontzi baten
Euskal Herritik kanpora
naramate eta ez dakit nora.
Agur nere ama laztan goxoari
agur nere maite politari,
ez egin negar 
etorriko naiz
egunen baten pozez kantari.

Itsasontzi baten
Euskal Herritik kanpora
naramate eta ez dakit nora. 
Agur senideak, 
agur lagunari,
agur Euskal Herri osoari,
ez egin negar 
etorriko naiz
egunen baten pozez kantari.(bis)

Itsasontsi baten 
Euskal Herritik kanpora,
naramate eta ez dakit nora.
Agur nere ama laztan goxoari
agur nere maite politari,
ez egin negar 
etorriko naiz
egunen baten pozez kantari.(bis)

Gora Euskal Herri
Gora Euskal Herri
Gora Euskal Herriari!


  

IKUSI MENDIZALEAK 


Ikusi mendi zalea,
baso eta zelaiak,
mendi tontor gainera
igo behar dugu

Ez nekeak.ez da bide txarrak
gora,gora neska mutilak a,a,a

gu euskaldunak gara
Euskal Herrikoak.(bis)

Hemen mendi tontorrean
Euskal lurren artean
begiak zabaldurik
bihotza erreta.

Hain ederra, hain polita da ta,
gora, gora Euskal Herria a,a,a,
gu euskaldunak gara
Euskal Herrikoak! (bis)






ASTOA IKUSI NUEN
                        
Astoa ikusi nuen betaurrekoekin,
buruan txapela ta gabardinarekin,
ile luzea eta bibotearekin
hizketan egon nintzen atzo berarekin.


Astoak esan zidan triste zegoela,
oso zatarra zela bere ikastola,
berak gure gelara etorri nahi zuela,
gure artean ondo konponduko zela.


Baietz esan nion nik, lasai etortzeko,
arkatza eta bloka dendan erosteko,
astoa izan arren, trankil egoteko,
asko ikasi eta txintxo portatzeko.


Astoa etorri zen hurrengo goizean,
jantzi polit bat zeukan jantzirik soinean.
Maisuak esan zion: eseri lurrean,
astotxo, ez baitzera kabitzen mahaiean.


Hondartzako eguna iritsi zenean
astoa portero ta denak futbolean.
Baloi batek jo zuen astoa buruan,
lurrera erori zen hiltzeko zorian.

Azkar deitu zioten sendagileari,
baita Donostiako anbulantziari.
Orain klinikan dagon asto gaixoari
esan nahi nioke: "Lehen bait lehen etorri"
               



TXORI TXIKI BAT

Txori txiki bat negarrez ari da,
txio txioka amari deika.
Goizean goiz kabitik ihes egin du,
iluntzean basoan galdu zaigu.
Txio.txio!
 Txori txiki bat negarrez ari da,
txio txioka amari deika.

No hay comentarios:

Publicar un comentario