jueves, 30 de abril de 2015

HAZIAK EREIN, LOREAK JAIO!

Udaberria gure artean dela kontuan izanik, loreen haziak ereitea otu zaigu oraingoan.Beraz,palak hartu eta lanari ekin diogu.
Ahalik eta txukunen eta maitasun osoz aritu gara. Gaurko haziak biharko lore izan daitezan!


 Lanerako materiala prest!




 Lehenik eta behin edalontziak lurrez bete.


 Ondoren haziak lur artean sartu,


 jarraian ur apur bat botatzeko.




Bukatzeko, eguzkiaren berotasunean ipini!

lunes, 27 de abril de 2015

TXOKOLATEAAA!!!

Aurreko baten aipatu bezala, hemen dituzue txokolatearekin egindako experimentazioaren irudi batzuk.
Izugarri disfrutatu zuten!!!!


 Mmm!! ze goxo dagoen!!



Bizkotxoa txokolatearekin, hau bai hamarretako bikaina!!



Bizkotxoa zatitu gero txokolatetan sartzeko!! 

Eskua txokolatearekin zikintzea gustoko dut!!!

Zikintzea gustoko dut!!

Den dena niretzako!!! 

martes, 14 de abril de 2015

TXITAK 5 URTEKOEN GELAN!



5 urtekoen gelan 3 aste luzez lan  berezia egon  da egiteko. Ikusi nahi?


1) Lehenengo arrautza berezi batzuk kutxa gorri handi batean sartu ditugu, andereinok dio inkubadora deitzen dela eta bertan arrautzak epel epel egoteko balio duela.  






2) Egunero arduradunak, arrautzak pixkatxo bat mugitu eta ia inkubadoraren barruan urik dagoen ikusi behar izan du. Urik egon ezean, bandejatxoak urez bete ditugu. Andereinok goian zeukan termometroari begiratzen zion, tenperatura egokia zeukan ikusteko. 






3)  Zenbat egun egon behar izan gara horrela? 21 egun luzez barrura begira egon gara, ia aldeketarik ikusten dugun… 














4)  Eta 21. egunean goizean gelara etorri eta zer ikusi dugu? Arrautza batzuen oskolak kraskatzen hasi direla ikusi dugu.  







5) Jaio dira txitak!!!! Inkubadoratik atera eta kartoizko kaja batean sartu ditugu. Txio txioka txio txioka…..










6) Begira nola geratu diren arrautzen oskolak kraskatu ondoren!







7) Opor aurreko egunetan  gure gelan HH2.zikloko ikasle askoren bisita izan dugu eta txiten txio-txioa baino ez zen entzuten. Gure txiten jaiotza zelakoa izan den ikusi eta ikasi dugu. Orain badakigu !!!








lunes, 13 de abril de 2015

Ñam ñam ñammm!!!!!!

Oraingo honetan margoketa lanak, kollageak... alde bartera utzi eta jaki ezberdinekin aritu gara. Ogi birrinarekin lehenengo eta ondoren txokolatearekin.
Gaur ogi birrinarekin nola aritu garen ikusiko duzue, hurrengo baten txokolatearekin nola disfrutatu zuten ikusi al izango duzue.
Ah zelako festa izan genuen!!! Umeek oso ondo pasatu zuten, baita andereinoak ere!!


Mmmmm!!!















Hondartza bezalakoa da!!!!