martes, 17 de marzo de 2015

DENOK KORRIKARA!

Zapatilak prest? Bihar abiatuko da euskararen aldeko lasterketa. Urepelen hasi eta Bilbon amaituko da martxoaren 29an.


Haur, nagusi, heldu...denok dugulako euskararekin konpromisoa. ANIMATU ZAITEZTE!



Informazio gehiago nahi izanez gero jo ondorengo web orrialdera:  http://www.korrika.eus/index.php?lang=es

lunes, 16 de marzo de 2015

MILA KILO ZORION 
DIZUGU ESKAINTZEN,
BESTE URTE BERRI BAT
DUZULAKO HASTEN.
BAIETZ ASMATU
ZENBAT DITUZUN BETETZEN !
ZERGAITIK EZ DITUGU 
TXALOKA ZENBATZEN?



























viernes, 13 de marzo de 2015

GUK EMANEZ, HAIEK BIZI!

Gogoratu, igande honetan hitzordua dugula Durangon! Bertan, leuzemiaren aldeko maratoi solidarioa egingo baita!

Beraz, atera ezazu zure kamiseta eta koloreztatu ditzagun Durangoko kaleak marea naranjaz!


Hona hemen, egun horretarako antolatu dituzten ekintza desberdinen egitaraua:

http://maratonleucemia.wix.com/durangokomaratoia#!portrait/c1han




lunes, 9 de marzo de 2015

Txikienak ere hasi dira esperimentazio lanetan. Aurrekoan fruta ezberdinak hartu eta esploratzen aritu ziren.
Fruta batzuk azalarekin, beste batzuk azalik gabe, azala bera......
Izugarri disfrutatu zuten!!!!


 Nik ere zatitxo bat nahi dut!!





 Eztakit zein aukeratu,!!!!

Zelako fruta festa antolatu duten andereñoak!!!



 Azken aldatza igo..... eta saria!!!!

Mmmmmm!! nik ere probatuko nuke!!

 Hau bai laranja goxoa!!!

 Zer dago kutxaren azpian?

Azpian dagoen sagar zatia nahi dut!!! 

 Ummm, hau gogorra dago!!

 Mmmm!! ze goxo dagoen!!

 Esku bete fruta!!!

  Garratza dago!!!



Ez dakit zein aukeratu!!!

viernes, 6 de marzo de 2015

ONGI ETORRI EGUZKI MAITEA!


Denbora luzez euria egin ostean, badirudi eguzkia gutaz oroitu dela eta gure artera etorri da bere irrifarrerik politenarekin. Ongi etorri eguzki maitea!
Zuri esker, aspaldiko partez, goiko jolastokira irtetzeko aukera izan dugu eta ikusi zein ondo aritu garen.

Gure artean jarraituko duzulakoan, asteburu eguzkitsu eta eder bat opa dizuegu familia!





 Sormena landuz, marrazkiak marraztu!

                         


Txandak errespetatu, laguntza eman.....

SUKALDARI LANETAN!

Salda bero beroa, gaur dago guztiontzat, koilara sartu orduko denok hasten gara ia dantzan!!!!
Aste hontan, elikagaiekin esperimentatzeko aukera izan dugu.
Azenarioak, tomateak, piperrak...Kolorez betetako mahaia izan dugu gaur gure zain :)

Hona hemen argazkitxo batzuk.


  

 
Zuri-zuria eta a ze nolako usaina....



Eta probatzen badugu?



Tomatea gozo dago! Ummmm...

Ogi birrinarekin nahastu eta....sartagina non dago? jajaja!