sábado, 20 de diciembre de 2014

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

Kurutziaga Ikastolatik, gabon zoriontsuak eta urte berri on bat opa dizuegu! Ez dezagun burua larregi nekatu Olentzerori zer eskatuko diogun pentsatzen.
Garai onenak izan ez arren, gogoratu beti daukaguna zaindu eta baloratu behar dugula!


Urte bukaera batek, berri baten hasiera dakar eta beraz, ez ditzagun orain arteko gogoa, ilusioa, ametsak...galdu!

ONGI ETORRI OLENTZERO!


Urduritasuna,ilusioa,poztasuna.....emozio nahasi guzti hauen artean iritsi zitzaigun Olentzero!Bere lagun duen astoa ere ekarri zuen eta berarengana hurbildu eta ukitzeko aukera ere izan genuen.

Denok aho zabalik utzi gintuen bere presentziak eta beldurrak ere egin zuen agerpena batzuengan.
Hala ere, egun ederra pasatu genuen lagun artean eta giro politean.
Opariak hartu,hauek zabaldu, txokolatea eta ogia jan,nekatu arte dantza egin......! 






 Nagusienak zein txikienak hemen gaude Olentzeroren zain!





   






                           
Ia ia sartu zaigu gelara Olentzeroren astoa! Zein polita den!


 Azkenik  iritsi zaigu opariak hartzeko unea!


   
Hau opari pila utzi dizkiguna!








 Ohitura zaharrak ez dira galdu behar...Txokolatea eta ogia jaten!







 Hau ikaragarri dago neskak! Olentzerok badaki zer dugun gustoko.




 Gozatzea zerbait bada....Hau da!




ESKERRIK ASKO OLENTZERO!DATORREN URTEAN ERE ZAIN IZANGO GAITUZU!

miércoles, 17 de diciembre de 2014

BADATOR OLENTZERO!

Dagoeneko, koloretako argiek argiztatzen dituzte gure kaleak. Hotza eta euria etorri zaizkigu, baita elurra ere noizean behin gure gailur ederretara. Horren testigu, urtero lez, aurten ere bisitan etorriko zaigun gure ikazkin maitea. Bertan bizi baita!

Beste behin, heldu dira gabonak eta BADATOR OLENTZERO! Astoa hartu eta dagoeneko mendian behera dator milaka eta milaka haurren eskariak betetzeko asmoz.

Bitartean, onak izan zaitezte eta ez ahaztu ostiral honetan, 9:45ak aldera, gure txikienek harrera egingo diotela. Eguna magikoa izango delakoan.....Barikurate!




             
                   

ONGI ETORRI TXIKITXUAK!!!!

Kaixo familia!!!! Gu ere hemen gaude. Ikusi zelako ondo pasatzen dugun. Hemen dituzue argazkitxo batzuk.Ea gustoko dituzuen.













miércoles, 10 de diciembre de 2014

GURE ESKUTXOAK DESKUBRITZEN



Kuku-kuku bi esku ditugu,txa txa txa txa txaloka eskuak txaloka,txi txi txi txi eskuak itxi.
Oraingoan eskuak parean jarri eta boligrafoarekin bere silueta egin genuen, margotu eta gometsak jarri genizkion.














ZE OTE DA LURREN DAGOENA!!ª!!!!




Hara, ze ote da lurrean jarri dutena??? Goazen begiradatxo bat botatzera eta al izanez gero berarekin jolastera. 

mmmmm,mugitu egiten da!!!







Marrubi zapore dauka!!!



Zapaldu ezkero urtu egiten da????


domingo, 7 de diciembre de 2014

ARRAIN ARTEAN MURGILDUTA!


Arraina marraina nora zoaz hain arin, itsasora noa nire lagunekin!
Geuk ere arrainei jarraituz gauza bera egin dugu eta beraz, hauen munduan murgildu gara. Orduan, ohartu gara beraien inguruan beste hainbat animalia ere badaudela.
Eta zuek,ba al duzue asmorik gurekin murgiltzeko? Hona hemen gure aste honetako lana.



 Margotzeko prest!


     Hona hemen gure lehen erronka!


 Berdea, horia...koloreztatu dezagun arrain hau.



Olagarroa desagertu zaigu dagoeneko.


 Itsas zaldiarekin jarraitu dezagun!


 Nahi beste margoztu ondoren, eskuak garbitzeko unea.

 Hona hemen gure lehen ekintzaren emaitza! Ederra!



Papelaren txanda!






 Lanera lagunak! Arrain ontzia apaintzeko momentua heldu zaigu!





 Denok batera elkarlanean!




 Gero eta itxura politagoa dauka honek!


 Bigarren erronka burututa.Arrain ontzia bukatuta!


Azkenik,arrainei haria ipini eta arrain ontzian sartuko ditugu!


Orain bai, gure azken erronka bukatuta! Zer iruditzen zaizue?