viernes, 17 de octubre de 2014

UDAZKEN GIRO EDERREAN!

Hizea ibili da gaur firin faran, zuhaitzak oker eta hostoak hegan. Udazkeneko giro zoragarria izan dugu gaurkoan eta beraz, sugandilen antzera geu ere eguzkitara atera gara!
Kotxe, triziklo eta motorrei atsedena eman diegu eta.......Zein ederto ibili garen!



 Honela egun osoan arituko ginateke.Txokolate pixkat nahi?





 Kendu zaitezte paretik banoa eta!





 Nola jeitsi asmatu behar orain





Goazen goazen hondartzara giro edarra dago eta! ;-)

jueves, 16 de octubre de 2014

SAN FAUSTOAK 2014-2015; PATXIKOTXU ETA PANTXIKE IKASTOLAN!

Urtero lez, aurten ere armairutik praka bakeroak, kamiseta zuria eta jaietako zapia atera eta dotore dotore etorri gara Ikastolara. Gora San Faustoak eta ongi etorri Patxikotxu eta Pantxike!

Nagusienok dantzaldi politaz gozatu dugu eta ondoren ogia txokolatearekin jan dugu, egunari ukitu gozo bat emateko. Ummmmmmm!

Formal formal eta dotore dotore gure txikiak!





 Dantzaldiaz gozatzen!


 Neskak galdu ditugu ....


Hau bai gozoa!


Elegante gaude!





Bukatu zaidala diru, ez al dago gehiago? Ummmm!





 Ezin dantzatzeko gogoari eutsi!







Gozo-gozo!


miércoles, 8 de octubre de 2014

ADI FAMILIA !!!!!!!!


Jakingo duzuen bezala,harrera gela, zuentzako gune da. Argazkian ikusi dezakezuenez, hainbat informazio daukazue begiradatxo bat botatzeko,baita iradokizunen bat jartzeko ere.