domingo, 14 de septiembre de 2014

IKASTURTE BERRIKO ATEAK ZABALIK!

Luzaroan izan dugu iratzargailua itzalita baina beste behin ere, iritsi zaigu egunerokotasunera bueltatzeko ordua.

Non gelditu ote dira atseden egun horiek? Non gelditu ote da zenbaitetan paradisua ziruditen hondartza horietako kresal usaina?Non gelditu ote dira lasaitasunez aritzeko egun horiek?....
Ez kezkatu berandu baino lehen berriz itzuliko zaizkigu eta!
Bitartean, gozatu dezagun elkarrekin, dagoeneko ilusio eta gogoz ateak zabaldu dizkiogun ikasturte berri honetaz!

Iaz bezala, aurten ere denok batera beste ikasturte bat aurrera etarako dugu eta guztion lan horren abiapuntua baino ez da, ondorengo argazkietan ikusi dezakezuen berrikuntza.
Hemen uzten dizkizuegu, askoren izerdiak utzitako emaitza ederrak HHko 1go zikloan. Denon artean posible delako! Denon artean aurrera egingo dugulako!
















        MILA ESKER LAGUNDU GAITUZUEN GUZTIOI! 
HAU HASIERA BAINO EZ DA!